XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hori egitean dedikatu behar diogu gure oroitzapena Pascual Marín-i ere, hau da, bere kamerekin gure hiriaren eguneroko bizitza hainbeste urtetan atzematen jakin izan zuen Etxearen fundatzaile eta, neurri handi batean, hemen doazen argazkien egileari.

Europako gerratean donostiartu zenez geroztik, hemengo gauza guztienganako interesa eta atxekimendua piztu zen bere bihotz-muinetan, eta horrela benetako notari-akta bat gertatzen zaigun legatu grafiko bat, maitemindua zeukan orduko Gipuzkoa haren irudi batzuk jare dizkigu.

Hortxe daude, Fotocar-ekoekin batera, 40ko urteetako eta horietatik hurbileko argazki horiek.

Orduan Marín Ramos-ek azkenekotako buhameak bere kartoiak galtzarbean zituela, eta bere 1948ko heriotza arte, kafetegiz kafetegi korritzen zuen Donostia harenak.

Orduko mutiko-neskatooi ikusmin inozente baina lotsagabe bat sortzen zigun bere estatura ttattarekin, bere hanka-herresta eta bere sonbrero eta gaban higatuekin, eta horrexegatik, artista inspiratu bat baino areago, Dickens-en liburutik irtendako agure misterioso bat ikusten genuen berarengan.

Dena dela, XIX. mendearen hondarretan zen hogeitamar mila eta gehiago biztanleko hiritxo bat izateari utziz, metropoli handi bat bihurtzen ari zen pixkana-pixkana Donostia.

Eta jadanik urruti geratzen ari zen don Emilio Castelar hiriaren bezero finak Mirakontxako villa batetik, bere garaiko prosa nahastezinarekin eta Juan Mª Peña Ibáñez-en artikulutik transkribitzen dugu zera idazten zueneko mende-bukaera hura: Handitasunean paregabea Ozeanoa bere aparrekin, bere olatu, uhara, dirdirapen, fosforeszentzia eta bere haize-kirriarekin; deus ez handioso eta goitiarragorik, ostera, zure askatasun zahar, historiko eta santua baino, o euskaldunon lurra!.

Zure haunditasun moralaren eta inguruneko haunditasun materialen artean hain espazio bera eta distantzia bera dago, nola Unibertsotik giza izpiriturainokoa, eta giza izpiritutik Jaungoirainokoa.

Juan Antonio Garmendia Elosegi.

Donostiako Aurrezki-Kutxa Munizipala.